XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baby

Oso deigarria gertatu zait aste hauetan telebistan botatzen ari diren iragarkia.

Bertan, ume bat ingelesez mintzo da eta gizon helduak ez dio ezer ulertzen.

Oso irudi polita da, eta poesia on bat bezala, gauza askoren adierazgarri.

Iragarki honek niri adierazten didana hau da: gurasoak, guraso on izan nahi badu, seme alabengandik ikasteko prest egon behar duela.

Roilo txarrak sortzeko arrazoia justu kontrakoa egitean datza: bizitzaz dena dakigula pentsatzea eta haurrek hori ikasi eta bereganatu beharra daukatela sinestea.

Ez du ezertarako balio gure konbentzio guziak haurrei pasatzeak.

Pentsatzen erakutsi behar zaie, ez guk pentsatzen duguna ikasten.

Bizitzeko era asko daude, erlijio asko dauden bezala, eta absurdoa iruditzen zait gu apurtzen ausartu ez garen bizitza eta kultura batez jaztea haurtxoa.

Gurasoak prest egon behar du semealabengandik ikasteko.

Posible da haurrak kaso egitea gurasoei, baina posible da ere urteetan buruan sartu dizkioten guziak aidera botatzea eta kontrakoa egitea.

Lagun asko ezagutzen ditut, gurasoek esandakoaren kontrakoa egin zutelako zoriontsuak direnak, beren buruarekin gustura daudenak; noski, bestela gurasoen buruarekin egongo ziren gustura, eta bizi norbera egiten da, ez besteak bere partez.

Bere bizitzaz hori egitea permititzen duena iruditzen zait mundu honetako tiporik kobarde eta etsituena.

Eta, gauzak onartzeko umildadea baldin badaukagu, gehienok egin diogu uko gure pentsakeraren gauza dezentei, nik ere bai, ez naiz zuek baino hobea.

Haurrengandik ikasten duen gurasoa aberastu egiten da, hobetu.

Ezagutzen dut emakume bat, bere alaben liburuak irakurtzen literaturari afizioa hartu diona.